Nutrizioa eta bizimodu osasuntsuaren gaineko ikastaroa, Lekeition
Landa XXIk antolatuta nutrizioaren eta bizimodu osasuntsuaren gaineko ikastaroa egongo da martxoaren 5etik maiatzaren 23ra arte Lekeition. Haurtzaro, helduaro, hipertentso edo menopausia garaiko elikadura, zelan argaldu era osasuntsuan, esnearen onura...
Landa XXIk antolatuta nutrizioaren eta bizimodu osasuntsuaren gaineko ikastaroa egongo da martxoaren 5etik maiatzaren 23ra arte Lekeition. Haurtzaro, helduaro, hipertentso edo menopausia garaiko elikadura, zelan argaldu era osasuntsuan, esnearen onurak eta zelan prestatu elikagaiak denborarik barik izango dira besteak beste ikastaroan landuko diren gaiak. Ikastaroan parte hartu nahi duenak, Lekeitioko Kultur Etxean edo 94-624 34 82 telefonoan emon behar du izena.