Finala jokatu aurrean, Berriatuarrek nagusien mailako txapela lortuta dute
Berrriatuako bi bikote izango dira EHko Kluben Arteko Txapelketako nagusien mailako finalean: Antxon-Garalde eta Alberto-Ubilla. Txapeldunen izenak jartzea falta da, baina garaipena, nahi eta nahi ez, Berriatuko eskolak eskuratuko du. “Oso pozik ...
Berrriatuako bi bikote izango dira EHko Kluben Arteko Txapelketako nagusien mailako finalean: Antxon-Garalde eta Alberto-Ubilla. Txapeldunen izenak jartzea falta da, baina garaipena, nahi eta nahi ez, Berriatuko eskolak eskuratuko du. “Oso pozik gaude mutilek egindako beharragaz, orain garailea bietatik nor izango den jakitea falta da”. Partida, zapatuan, 16:00etan, Durangoko Ezkurdin izango da.
Berriatuarrak beste bi finaletan be egongo dira. Ohorezko mailan, Leku-Aimarrek, Arbe-Salegi markinarrak edukiko dituzte aurrean. Eta gazte mailan, Retolaza eta Txomin, Gasteizko bikotea gainditzen saiatuko dira.