Emakume bat “bere buruaz beste egiten saiatu da” Ondarroan
Atzo, 11:30ean, emakume bat “bere buruaz beste egiten” saiatu dela jakin eragin du gaur Ertzaintzak. Emakumeak Calatravaren zubitik salto egin zuen eta Ertzaintzaren esanetan, udaltzainek atera zuten uretatik. Hitzak ostera, emakumea uretat...
Atzo, 11:30ean, emakume bat “bere buruaz beste egiten” saiatu dela jakin eragin du gaur Ertzaintzak. Emakumeak Calatravaren zubitik salto egin zuen eta Ertzaintzaren esanetan, udaltzainek atera zuten uretatik. Hitzak ostera, emakumea uretatik atera zuena herritarra izan zela jakin du. “Udaltzaingoak osakidetzako helikopteroari deitu zion eta emakumea bizirik eraman zuten Galdakaoko ospitalera”, gaineratu du Ertzaintzak. Horrelako kasuetan informazio gehiago emateko baimenik ez dutela gaineratu dute ertzainek.