Karmele Altzueta saria lortu du Lekeitioko Eskola Publikoak
Eusko Jaurlaritzak plazaratzen duen Karmele Altzueta Hezkuntza Berriztapen lehiaketan proiektu onenaren saria lortu du Lekeitioko Eskola Publikoak. Ikas komunitate modura ezagutzen den Hezkuntza Proiektu Integrala lantzen dabil eskola orain dela hamabi...
Eusko Jaurlaritzak plazaratzen duen Karmele Altzueta Hezkuntza Berriztapen lehiaketan proiektu onenaren saria lortu du Lekeitioko Eskola Publikoak. Ikas komunitate modura ezagutzen den Hezkuntza Proiektu Integrala lantzen dabil eskola orain dela hamabi urtetik, eta urte guzti horietako lanaren ordaina pozik eta esker onez hartu dute.
Saria, eskolarentzako aitorpen handia dela aitortu dute Lekeitioko eskolakoek. Gainera, proiektuagaz aurrera egiteko laguntza be izango dute, 15.000 euroko diru-saria.