Lekeitioko Udaleko osoko bilkurak bi hiletik behin egingo dira
Lekeitioko Udaleko batzorde gehienak hilero batzartzen direla kontuan hartuta, eta parte hartze handia dutela ikusita, osoko bilkurak bi hiletik behin egitea proposatu du Bilduko udal taldeak. «Eduki aldetik pisutsuagoak izango dira horrela, eta jende...
Lekeitioko Udaleko batzorde gehienak hilero batzartzen direla kontuan hartuta, eta parte hartze handia dutela ikusita, osoko bilkurak bi hiletik behin egitea proposatu du Bilduko udal taldeak. «Eduki aldetik pisutsuagoak izango dira horrela, eta jendea nekatzerik ez dugu nahi; beti dago aukera ez ohikoa egiteko», azaldu dute.