Aulestiko zaldi mando probarako izena emoteko epea hilaren 4an amaitzen da
Martxoaren 17tik 19ra eta 24tik 26ra daude iragarrita Aulestiko zaldi-mando probak. Parte hartu nahi dutenek bihar izango dute izena emoteko azkan eguna. Horretarako, udaletxera. 94-627 90 06 zenbakira, deitu beharko da, 12:30ak aurretik. Irabazlearent...
Martxoaren 17tik 19ra eta 24tik 26ra daude iragarrita Aulestiko zaldi-mando probak. Parte hartu nahi dutenek bihar izango dute izena emoteko azkan eguna. Horretarako, udaletxera. 94-627 90 06 zenbakira, deitu beharko da, 12:30ak aurretik.
Irabazlearentzat 800 euro, Aulestiko manta eta urdaiazpikoa daude. Gainera, Jabier Urberuaga eta Juan Felix Ansotegi Anso-ren meomoriala be badena Euskal Herriko Txapelketarako puntuagarria izango da.
Iaz sari nagusia herrian bertan gelditu zen: Juan Martiarturen Kobak, 82 untza, 1/4 eta 70 zentimetro egin zituen.