Umeentzako ipuin kontalaria zapatuan, Uhagonen
Esaldi bat, esaldi bi, kontu kontari izeneko ipuina kontatuko du Kontu Kantoi taldeak zapatuan, Uhagon kulturgunean. Taldeko kide batek ipuina kontatzen duen bitartean, besteak ipuinari lotutako marrazkiak egingo ditu. Markina-Xemeingo Guraso Elkarteak...
Esaldi bat, esaldi bi, kontu kontari izeneko ipuina kontatuko du Kontu Kantoi taldeak zapatuan, Uhagon kulturgunean. Taldeko kide batek ipuina kontatzen duen bitartean, besteak ipuinari lotutako marrazkiak egingo ditu. Markina-Xemeingo Guraso Elkarteak antolatutako ekimena 17:00etan hasiko da. Ikuskizunak 50 minutuko iraupena izango du.