Azpeitiako kilometro bertikalean lehen postua, Kortazarrentzat
Oihana Kortazarrek garaipenarekin ireki du mendi lasterketen egutegia. Azpeitiko Zuzenien Kilometro Bertikala irabazi du. Helmugan 36.17 egin du Mutrikun bizi den elgetarrak. 2.800 metroko bide maldatsua igo ondoren, helmuga Izarraitzen, Xoxoteko San I...
Oihana Kortazarrek garaipenarekin ireki du mendi lasterketen egutegia. Azpeitiko Zuzenien Kilometro Bertikala irabazi du. Helmugan 36.17 egin du Mutrikun bizi den elgetarrak.
2.800 metroko bide maldatsua igo ondoren, helmuga Izarraitzen, Xoxoteko San Inazioren irudian zeukan Euskal Herriko Lasterketa Bertikalen Zirkuituko lehen probak. Inoizko parte hartze handiena eduki du aurten. Guztira 186 neska-mutilek parte hartu dute.
Kortazarrek bigarrenari (Nerea Amilibia aiarra) bi minutu atera dizkio helmugan. Mutiletan onena Ionut Zinca izan zen.