Ibilgailua aparkatzeko ordutegia zabaldu dute Beheko Plazan
Orain, 08:00etatik 14:30era, gehienez ere 30 minuturuako, ibilgailua Beheko Plazan aparkatu ahalko da. «Dendariek bere garaian sinadura bilketa bat egin zuten, hori eskatuz. Herritarrek ere oinezkoentzat lekurik ez zela geratzen esan zuten. Bi eskaera...
Orain, 08:00etatik 14:30era, gehienez ere 30 minuturuako, ibilgailua Beheko Plazan aparkatu ahalko da.
«Dendariek bere garaian sinadura bilketa bat egin zuten, hori eskatuz. Herritarrek ere oinezkoentzat lekurik ez zela geratzen esan zuten. Bi eskaera horiek uztartuz jarri dugu martxan sistema berria», adierazi dute udal ordezkariek.
Beraz, gehienez ere 30 minuturako, marra horia dagoen aldetik Loretxu tabernara arteko tartean aparkatu ahalko dira ibilgailuak.