Kalamuako seigarren igoera egingo da datorren zapatuan. Etxebarritik hasita, bost kilometro inguruko ibilbidea egingo dute parte hartzaileek aringa-aringa zein oinez.10:30ean irtengo dira Olaia aurretik lasterketan parte hartzera dihoazenak, eta 09:15ean izango da oinez dihoazenen irteera. Etxebarriatik irten eta Santa Kurutz eta Basagoitin zehar igoko dira Kalamuaraino. Ibilbideak bost kilometro inguru ditu, 600 metroko desnibela eta denborari dagokionez, Oier Ariznabarretak joan den urtean egin zuen 30 minutu eta 50 segundoko denbora da orain arteko hoberena.Bide guztia seinaleztatuta egongo da, eta motxilak gora eroateko aukera egongo dela jakitera emon dute igoeraren antolatzaileak diren Etxebarriko Gazte Asanbladako kideek. Horretaz gainera, Etxebarrira jaitsitakoan, erropak aldatu eta dutxa hartzeko aukera be egongo da. «Frontoiko aldagelak zabalik egongo dira horretarako», zehaztu dute. Lasterketa amaitutakoan sariak emongo dizkiote lehenengo gizonezkoari, lehenengo emakumezkoari eta lehenengo herritarrari, eta ondoren, pintxoak eta edariak egongo dira parte hartzaileentzako. «Ezerezetik lasterketa barri bat antolatzen hasi eta eskertzekoa da orainarte korrikalariek emon diguten babesa. Urtetik urtera jende gahiago animatzen da, eta gu, antolatzaile garen aldetik be, jendearen ekarpenak jaso eta hobetzen saihatzen gara», adierazi dute gazte asanbladakoek.Igoeran parte hartzeko izena bertan egunean be emon daiteke, baina, gauzak errazteko, helbide elektroniko bat jarri dute horretarako. Beraz, igoeran parte hartu nahi duenak, izen abizenak bidali [...]
Plan Orokorra aurkeztu eta herriguneko zirkulazio norabideak zelan geratuko diren jakitera emoteko Udal Herri Batzarra deitu du Markina-Xemeingo Udalak. Batzarra, kultur aretoan egingo da, barikuan 19:30ean.Ibilbide luzearen ondoren, aurten onartuko du...
Kalamuako seigarren igoera egingo da datorren zapatuan. Etxebarriatik hasita, bost kilometro inguruko ibilbidea egingo dute parte hartzaileek aringa-aringa zein oinez. 10:30ean irtengo dira Olaia aurretik lasterketan parte hartzera dihoazenak, eta 09:1...
Argazki Kodeak hastapen ikastaroa antolatu du Karkabia kultur elkarteak. Argazki teknika eta argazkien bidezko hizkuntza uztartuz, istorio bat kontatzeko gaitasuna landuko da.16 urtetik gorakoek parte hartu dezakete Karkabiaren ikastaroan. 40 orduko ...
Liburutegietako mailegua doan izaten jarraitzeko kanpaina egiten dabil Markina-Xemeingo Herri Biblioteka. 200 txapa banatuko dituzte erabiltzaileen artean.Liburutegian mailegua doan kanpaina aspaldi sortu zen. Europatik zetorren legeak liburutegi publi...
«Joan den urteko arrakasta iksita, aurten ere berriro martxan jartzea erabaki dugu. Eta beste behin ere lehiaketa arrakastatsua izatea nahi dugu», esan dute antolatzaileek. Beraz, oinarriak kalean daude eta epea ere zabalik dago: «lehiaketa abian da...