Kalamuako igoera jokatuko da datorren zapatuan Etxebarritik hasita
Kalamuako seigarren igoera egingo da datorren zapatuan. Etxebarritik hasita, bost kilometro inguruko ibilbidea egingo dute parte hartzaileek aringa-aringa zein oinez.10:30ean irtengo dira Olaia aurretik lasterketan parte hartzera dihoazenak, eta 09:15ean izango da oinez dihoazenen irteera. Etxebarriatik irten eta Santa Kurutz eta Basagoitin zehar igoko dira Kalamuaraino. Ibilbideak bost kilometro inguru ditu, 600 metroko desnibela eta denborari dagokionez, Oier Ariznabarretak joan den urtean egin zuen 30 minutu eta 50 segundoko denbora da orain arteko hoberena.Bide guztia seinaleztatuta egongo da, eta motxilak gora eroateko aukera egongo dela jakitera emon dute igoeraren antolatzaileak diren Etxebarriko Gazte Asanbladako kideek. Horretaz gainera, Etxebarrira jaitsitakoan, erropak aldatu eta dutxa hartzeko aukera be egongo da. «Frontoiko aldagelak zabalik egongo dira horretarako», zehaztu dute. Lasterketa amaitutakoan sariak emongo dizkiote lehenengo gizonezkoari, lehenengo emakumezkoari eta lehenengo herritarrari, eta ondoren, pintxoak eta edariak egongo dira parte hartzaileentzako. «Ezerezetik lasterketa barri bat antolatzen hasi eta eskertzekoa da orainarte korrikalariek emon diguten babesa. Urtetik urtera jende gahiago animatzen da, eta gu, antolatzaile garen aldetik be, jendearen ekarpenak jaso eta hobetzen saihatzen gara», adierazi dute gazte asanbladakoek.Igoeran parte hartzeko izena bertan egunean be emon daiteke, baina, gauzak errazteko, helbide elektroniko bat jarri dute horretarako. Beraz, igoeran parte hartu nahi duenak, izen abizenak bidali [...]
Kalamuako seigarren igoera egingo da datorren zapatuan. Etxebarritik hasita, bost kilometro inguruko ibilbidea egingo dute parte hartzaileek aringa-aringa zein oinez.10:30ean irtengo dira Olaia aurretik lasterketan parte hartzera dihoazenak, eta 09:15ean izango da oinez dihoazenen irteera. Etxebarriatik irten eta Santa Kurutz eta Basagoitin zehar igoko dira Kalamuaraino. Ibilbideak bost kilometro inguru ditu, 600 metroko desnibela eta denborari dagokionez, Oier Ariznabarretak joan den urtean egin zuen 30 minutu eta 50 segundoko denbora da orain arteko hoberena.Bide guztia seinaleztatuta egongo da, eta motxilak gora eroateko aukera egongo dela jakitera emon dute igoeraren antolatzaileak diren Etxebarriko Gazte Asanbladako kideek. Horretaz gainera, Etxebarrira jaitsitakoan, erropak aldatu eta dutxa hartzeko aukera be egongo da. «Frontoiko aldagelak zabalik egongo dira horretarako», zehaztu dute. Lasterketa amaitutakoan sariak emongo dizkiote lehenengo gizonezkoari, lehenengo emakumezkoari eta lehenengo herritarrari, eta ondoren, pintxoak eta edariak egongo dira parte hartzaileentzako. «Ezerezetik lasterketa barri bat antolatzen hasi eta eskertzekoa da orainarte korrikalariek emon diguten babesa. Urtetik urtera jende gahiago animatzen da, eta gu, antolatzaile garen aldetik be, jendearen ekarpenak jaso eta hobetzen saihatzen gara», adierazi dute gazte asanbladakoek.Igoeran parte hartzeko izena bertan egunean be emon daiteke, baina, gauzak errazteko, helbide elektroniko bat jarri dute horretarako. Beraz, igoeran parte hartu nahi duenak, izen abizenak bidali behar ditu etxga@hotmail.es helbide elektronikora