Argazkigintza ikastaroa antolatu du Karkabiak
Argazki Kodeak hastapen ikastaroa antolatu du Karkabia kultur elkarteak. Argazki teknika eta argazkien bidezko hizkuntza uztartuz, istorio bat kontatzeko gaitasuna landuko da.16 urtetik gorakoek parte hartu dezakete Karkabiaren ikastaroan. 40 orduko ...
Argazki Kodeak hastapen ikastaroa antolatu du Karkabia kultur elkarteak. Argazki teknika eta argazkien bidezko hizkuntza uztartuz, istorio bat kontatzeko gaitasuna landuko da.16 urtetik gorakoek parte hartu dezakete Karkabiaren ikastaroan. 40 orduko ikastaroa izango da, eta martxoaren 26tik ekainaren lehenengo astera arteko iraupena izango du. Klaseak, astelehenetan eta eguaztenetan emongo dira 19:00etan edo 21:00etan, eta batez be praktikoa izango dela jakitera emon dute antolatzaileek. «Ez da argazkilaritza teknikak lantzeko ikastaroa izango, argazkilaritza lan tresna modura erabiliko da gai desberdinak lantzen ikasteko», azaldu dute.Argazkilaritza teknikak, edizio grafikoa, irudien prozesua eta argazkigintzaren historioa ikusi, eta hurreko gauzak eta pertsonak ataratzen ikasiko dute ikastaroan, KM 0 eta Al son del Punk proiektuakgatik ezaguna den Josu Trueba Leiva irakaslearen eskutik. «Helburua, apurka-apurka, kamara ezagutzen joatea izango da», esan du. Karkabiak antolatutako ikastaroan parte hartu nahi duenak karkabia@gmail.com helbide elektronikora idatzi edo 636 74 42 77 telefono zenbakira deitu behar du. Ikastarorako beharrezkoa izango da Reflex argazki makina eroatea.