Kalamuako igoera egingo da datorren zapatuan Etxebarriatik hasita
Kalamuako seigarren igoera egingo da datorren zapatuan. Etxebarriatik hasita, bost kilometro inguruko ibilbidea egingo dute parte hartzaileek aringa-aringa zein oinez. 10:30ean irtengo dira Olaia aurretik lasterketan parte hartzera dihoazenak, eta 09:1...
Kalamuako seigarren igoera egingo da datorren zapatuan. Etxebarriatik hasita, bost kilometro inguruko ibilbidea egingo dute parte hartzaileek aringa-aringa zein oinez. 10:30ean irtengo dira Olaia aurretik lasterketan parte hartzera dihoazenak, eta 09:15ean izango da oinez dihoazenen irteera. Igoeran parte hartzeko izena bertan egunean be emon daiteke, baina, gauzak errazteko, helbide elektroniko bat jarri dute horretarako. Beraz, igoeran parte hartu nahi duenak, izen abizenak bidali behar ditu etxga@hotmail.es helbide elektronikora