Ordaindutako maileguari ezetz esaten dio herri bibliotekak
Liburutegietako mailegua doan izaten jarraitzeko kanpaina egiten dabil Markina-Xemeingo Herri Biblioteka. 200 txapa banatuko dituzte erabiltzaileen artean.Liburutegian mailegua doan kanpaina aspaldi sortu zen. Europatik zetorren legeak liburutegi publi...
Liburutegietako mailegua doan izaten jarraitzeko kanpaina egiten dabil Markina-Xemeingo Herri Biblioteka. 200 txapa banatuko dituzte erabiltzaileen artean.Liburutegian mailegua doan kanpaina aspaldi sortu zen. Europatik zetorren legeak liburutegi publikoak kanon bat ordintzera behartzen zituen, eta horren kontra agertu ziren liburutegi publikoetako liburuzainak. Euskal Herrian eta Estatu Espainiarrean ez da bete lege hori. Europan, baina, liburutegietako maileguetatik eratorritako egile eskubideei buruzko legea indarrean jarri dute. Legea egileen eta argitaratzaileen jabetza intelektuala bermatzeko sortu da baina, bere ondorioz, liburuen maileguari zerga bat jarriko diote. Gai hori barriro dabil airean, eta beraz, kanpaina indarrean jarri dute barriro. «Lege hori liburutegi publikoen politikaren eta filosofiaren kontrakoa da, liburutegi publikoek sortu zirenetik doantasuna, sarbide askea eta denontzat izatea izan dutelako ezaugarririk garrantzitsuenetariko bat», azaldu dute.