Plan Orokorra eta herriko norabideak aurkeztuko ditu udalak
Plan Orokorra aurkeztu eta herriguneko zirkulazio norabideak zelan geratuko diren jakitera emoteko Udal Herri Batzarra deitu du Markina-Xemeingo Udalak. Batzarra, kultur aretoan egingo da, barikuan 19:30ean.Ibilbide luzearen ondoren, aurten onartuko du...
Plan Orokorra aurkeztu eta herriguneko zirkulazio norabideak zelan geratuko diren jakitera emoteko Udal Herri Batzarra deitu du Markina-Xemeingo Udalak. Batzarra, kultur aretoan egingo da, barikuan 19:30ean.Ibilbide luzearen ondoren, aurten onartuko du Markina-Xemeingo Udalak Hiri Antolamendurako Plan Orokorra. Aurreko legegintzaldian hasi ziren plana egiten, eta ia amaituta geratu zen, baina azken onarpena emon aurretik udal barriak aztertzea erabaki zuen. Orokorrean ondo zegoela eta aldaketa gutxi batzuk besterik ez dituzte egin, eta orain plan guztia herritarren aurrera ekarriko dute.Herriguneko zirkulazio norabideen planteamendu barria be aurkeztuko dute barikuan. Herritarren kexuak zeudela eta, euren iritzia emon eta proposamenak egiteko tartea zabaldu zuen udalak. Danetara, 43 proposamen barri egin zituzten herritarrek, eta horiek guztiak aztertu ostean egin duten planteamendueren gaineko azalpen eta xehetasunak emongo dituzte udaleko ordezkariek batzarrean. Gaiak danen artean eztabaidatzeko asmoz, Batzarrean parte hartzeko dei zabala egin du udalak. «Herritar denak gonbidatu nahi ditugu batzarrean parte hartzera», esan dute.