Musika, poesia, eta mexikar janaria Uhagonen, zapatuan
Musika, poesia, irudiak eta mexikar janaria uztartuko ditu, zapatuan, 19:30ean Uhagon kulturgunean egongo den Pik Nik Cello Duo taldearen emanaldiak. Iñaki Etxepare eta Marta Romak osotzen dute bikotea. Kontzertuak bi zati izango ditu. Lehenengo zati...
Musika, poesia, irudiak eta mexikar janaria uztartuko ditu, zapatuan, 19:30ean Uhagon kulturgunean egongo den Pik Nik Cello Duo taldearen emanaldiak. Iñaki Etxepare eta Marta Romak osotzen dute bikotea. Kontzertuak bi zati izango ditu. Lehenengo zatian, bi biolontxelorentzat bereziki konposatutako Luigi Boccheriniren hiru fuga eskainiko dituzte, Miguel Hernandezen poesiagaz batera. Bigarren zatian, barriz, Samuel Maynez-en musika mexikarra izango da nagusi.