Zapata Gorriak haur antzerkia egongo da bihar, barikua, 18:00etan Barandiaran aretoan. Zapatari baten zapata bereziak janzten dituen mutikoa izango da protagonista. Zapatari batek zapatak saltzen ditu, baina ez dira zapata arruntak, ezin ditu edonork ...
Zazpi parte hartzailek salto egingo dute Aulestiko probalekura asteburuan: zapatuan, 21:00etan, Bermeoko Erauzkin eta Asier Alegria, Laudioko Aldama eta Kortezubiko Garmendiaren txanda izango da. Domekan, 18.00etan, ostera, Aulestiko Maider Uriarte eta...
Lurralde Antolamendurako Planaren kontrako sinadura bilketa egingo du Etxebarrian herritar talde batek. Sinadurak biltzen egongo dira barikuan, Olaia aurrean, 19:00etatik 20:00etara.
«Aurreko udal gobernua zapuztu eta kritikatzeko» erabilitako Herri Antolamendurako Plan Orokorra onartzea kritikatu dio Markina-Xemeingo EAJk Bilduri. Alkate dekretuz Bidaurretako txaletak egiteko baimena eman eta plana onartzeak Bilduren koherentzia...
Udal ur hornikuntza sarearen hobetze lanak direla eta, ur zerbitzua eten egingo da bihar, barikua, 09:00etatik 13:00etara Markina-Xemeingo Atxondo Kiroldegian. Kiroldegi ondoan dagoen ur-hargunea konpondu behar dutela jakitera emon dute teknikoek. Gaur...
Lehenengo hitzaldia bihar egingo da, 19:30ean, Guzur Etxeko hitzaldi aretoan. Horretan zaintza partekatuari buruz berba egingo dute bertan batzen direnek. Solasaldia Iñaki Kasares Santurtziko gizonen taldeko kideak gidatuko du. Hurrengo hitzaldia dato...
Miloi bat eurotan saldu dute Lekeitioko Uriarte Jauregiko Del Valle familiaren Pietatea irudikatzen duen gotiko estiloko triptiko flamenkoa. Atzo atera zuten obra enkantera Bilboko Subastas XXI enkante etxean eta telefonoz deitu zuen eskatzaile batek e...
Udaberriari ongietorria jai giroan emongo diote Amoroton. Jaialdia aurrez be egin dute, baina aurten izen barria jarri diote: Udaberri Fest izenagaz bataiatu dute. Zapatuan 12:00etan irekiko ditu ateak frontoiko jai guneak. Bertan zerbeza eta txerrikia banatuko dituzte. Iaz bezala, hamar zerbeza mota egongo dira aukera; tartean, Amorotn bertan egindako bat. Jateko, ostera, saltxitxak, solomoa, saiheskia eta urdaia. Ez da hor eldituko gauza. 18:00ak aldera, polka et juergo-jolasak egingo dituzte, eta 20:00ak aldera erromeria hasiko.