Ur zerbitzua eten egingo dute bihar goizean Markina-Xemeingo Atxondo kiroldegian
Udal ur hornikuntza sarearen hobetze lanak direla eta, ur zerbitzua eten egingo da bihar, barikua, 09:00etatik 13:00etara Markina-Xemeingo Atxondo Kiroldegian. Kiroldegi ondoan dagoen ur-hargunea konpondu behar dutela jakitera emon dute teknikoek. Gaur...
Udal ur hornikuntza sarearen hobetze lanak direla eta, ur zerbitzua eten egingo da bihar, barikua, 09:00etatik 13:00etara Markina-Xemeingo Atxondo Kiroldegian. Kiroldegi ondoan dagoen ur-hargunea konpondu behar dutela jakitera emon dute teknikoek. Gaur, barriz, zerbitzua eten dute Barinaga auzo guztian beste konponketa batzuk egiteko. 15:00etarako amaituko da etenaldia.