Aulestiko manta nork eroango duen erabakiko da asteburuan
Zazpi parte hartzailek salto egingo dute Aulestiko probalekura asteburuan: zapatuan, 21:00etan, Bermeoko Erauzkin eta Asier Alegria, Laudioko Aldama eta Kortezubiko Garmendiaren txanda izango da. Domekan, 18.00etan, ostera, Aulestiko Maider Uriarte eta...
Zazpi parte hartzailek salto egingo dute Aulestiko probalekura asteburuan: zapatuan, 21:00etan, Bermeoko Erauzkin eta Asier Alegria, Laudioko Aldama eta Kortezubiko Garmendiaren txanda izango da. Domekan, 18.00etan, ostera, Aulestiko Maider Uriarte eta Juan Martiartu eta Atxuriko Xabier ariko dira nor baino nor.
Guztiek helburu bera izango dute, joan den asteburuan Juan Uriarte Koba-ren zaldiak egindako marka hobetzea. Kobaren abereak 86 untza egitea lortu zuen.
Irabazleak 800 euro, manta eta urdaiazpikoa eraoango ditu. Aulestiko proba Euskal Herriko proba nagusirako puntuagarria da.