Markina-Xemeingo EAJk Bilduren koherentzia falta salatu du
«Aurreko udal gobernua zapuztu eta kritikatzeko» erabilitako Herri Antolamendurako Plan Orokorra onartzea kritikatu dio Markina-Xemeingo EAJk Bilduri. Alkate dekretuz Bidaurretako txaletak egiteko baimena eman eta plana onartzeak Bilduren koherentzia...
«Aurreko udal gobernua zapuztu eta kritikatzeko» erabilitako Herri Antolamendurako Plan Orokorra onartzea kritikatu dio Markina-Xemeingo EAJk Bilduri. Alkate dekretuz Bidaurretako txaletak egiteko baimena eman eta plana onartzeak Bilduren koherentzia falta erakusten duela dio EAJk.
Bildu eta EAJko zinegotzien onespenagaz onartu zen, azken osoko bilkuran, Herri Antolamendurako Plan Orokorra. Aralarrek, barriz, kontra bozkatu zuen, «udalaren hurrengo zortzi urtetako plangintzaren barruan Bidaurretako txaleten proiektua sartuta dagoelako».