Ondarroako Gixon Taldeak aitatasunari buruzko jardunaldiak antolatu ditu, beste behin be
Lehenengo hitzaldia bihar egingo da, 19:30ean, Guzur Etxeko hitzaldi aretoan. Horretan zaintza partekatuari buruz berba egingo dute bertan batzen direnek. Solasaldia Iñaki Kasares Santurtziko gizonen taldeko kideak gidatuko du. Hurrengo hitzaldia dato...
Lehenengo hitzaldia bihar egingo da, 19:30ean, Guzur Etxeko hitzaldi aretoan. Horretan zaintza partekatuari buruz berba egingo dute bertan batzen direnek. Solasaldia Iñaki Kasares Santurtziko gizonen taldeko kideak gidatuko du.
Hurrengo hitzaldia datorren asteko barikuan, martxoak 30, egingo da. Aurrekoa bezaka, 19:30ean, Guzur Etxean. Bigarren ekintza horretan Josu Eizagirreren Beñat proiektua laburmetraia proiektatuko da eta bertaratzen direnek egileagaz zuzenean berba egiteko aukera edukiko dute.