Zapata Gorriak haur antzerkia, Lekeitioko Barandiaran aretoan
Zapata Gorriak haur antzerkia egongo da bihar, barikua, 18:00etan Barandiaran aretoan. Zapatari baten zapata bereziak janzten dituen mutikoa izango da protagonista. Zapatari batek zapatak saltzen ditu, baina ez dira zapata arruntak, ezin ditu edonork ...
Zapata Gorriak haur antzerkia egongo da bihar, barikua, 18:00etan Barandiaran aretoan. Zapatari baten zapata bereziak janzten dituen mutikoa izango da protagonista. Zapatari batek zapatak saltzen ditu, baina ez dira zapata arruntak, ezin ditu edonork jantzi. Ausarta, sentibera eta burua erabiltzen jakin behar du zapata horiek jantziko dituenak. Amets, protagonistak, zapatak jantziko ditu eta izaugarrizko abenturan murgilduko da. Ikuskizuna 4 eta 10 urte bitarteko umeei zuzenduta dago. Sarrera 2 eurokoa izango da.