Eika, French Ansola, Miba, Arakistain eta Galartza industriguneko beste enpresek be bat egin dute grebagaz. Aparkalekuak hutsik egon dira gaur goizean eta lasaitasuna izan da nagusi. Etxebarriko udaletxea be itxita egon da bai eta farmazia eta herriko ...
Gaurko grebak jarraipen handia eduki du Markina-Xemeinen. Ostalaritza eta Merkataritza guztia itxita dago, bai eta ikastetxe guztiak be. Udalak be ateak zarratu ditu eta Osasun zentrua zerbitzu minimoak eskaintzen dabil. Kareaga industriguneko pertsian...
Goizean goizetik herrigunea itxita agertu da Mutrikun. Denda txikiak, tabernak edo mota guztietako negozioek erabateko erantzuna eman diote grebari. Enpresa handienak ere pertsianak bota dituzte. 12:00etan manifestazioa egon da LABk deituta eta 100 lag...
Ziortza-Bolibarko herrigunea itxita egon da gaur. Udaletxeak ateak zarratu ditu.
Errezetak mahai gainean daude. Egitaraua han eta hemen itsatsita dago. Jaia egiteko osagai nagusiak ondo-ondo gordeta daude. Eta moila be jendetza hartzeko gertu dago, beste behin ere. Osagarri guzti horiekin, XVII. Berdel Eguna ospatzeko prest daude Mutriku eta mutrikuarrak. Eguna bera bakarra izaten da. Baina mutrikuarrek urte osoan gogotik lan egiten dute egun handia ospatu ahal izateko. Urte batetik bestera gainera, jaiak gero eta oihartzun handiago edukitzen du eta jaian murgiltzen direnak gero eta gehiago izaten dira. Berdel usaina Euskal Herri osoan zabaltzen da eta festak berebiziko indarra hartzen du. Berdela, moilako giroa eta urdin kolorea izaten dira jaiko protagonistak, herritarrekin batera. Eta ekintza jendetsuena arratsaldean egiten bada be (berdel pintxo dastaketa), jaia aurreko egunean edo lehenago hasten da. Berdel usainak eguna bera eta aurreko egunak be zipriztintzen ditu eta. XVII. Berdel Eguneko egitaraua: Gaur, barikua 09:00etatik 14:00etara. Mutrikuko VII. Akuakultura jardunaldiak: Itsaso eta arrantza lanbide heziketako topaketak. 14:00etan. Akuakultura produktuen dastaketa (jardunaldietako partaideentzat). Bihar, zapatua 10:00etatik 14:00etara. Bertan dendarien elkarteak antolatutako merkatu txikia egongo da Txurruka Plazan. 10:00ak aldera. Mutrikuko VIII. Belaontzien Arteko Txapelketaren hasiera. Antolatzailea: Mutrikuko Kalatxori Bela Elkartea. Eguerdian. Berdel pintxoak doan herriko tabernetan. 12:00etan. Trikitilariak herriko kaleetan zehar. 13:00etan. Herriko abesbatzen kontzertua, Zabiel plazan. 17:00ak aldera. [...]
%100a itxita dago Lekeition. Ikastetxe denak greban daude, osasun etxea zerbitzu minimoekin, eta merkatari eta ostalariek ez dute pertsianarik ireki. Udaletxea be itxita dago.
10:00etan Alamedatik hasi da manifestazioa eta Alde Zaharrera arte joan da. 100 lagun inguru batu dira bertan. Arratsaldean be manifestazioak egingo dira, Lekeition eta Markina-Xemeinen 18:00etan, Ondarroan 19:00etan. LABeko ordezkarien esanetan, Ondarroan grebaren jarraipena “erabatekoa” izan da. Denda eta taberna guztiak itxita daude herrigunean eta administrazio publikoko zerbitzuak be gutxiengo zerbitzuekin ari dira funtzionatzen. Orain arteko grebetan gertatu ez bezala, gaurkoan, Ondarroako portuak be lan erreformaren aurkako grebagaz bat egin du eta portuko jardun osoa eten egin da. Eskualde mailan, udal guztiek egin dute greba eta osasun etxeak be gutxiengo zerbitzuekin ari dira funtzionatzen. Lantoki handiak be itxita egon dira: Eika (Etxebarria), Cikautxo (Berriatua), Fagor Arrasate (Etxebarria), French Ansola (Etxebarria), Miba (Etxebarria), Okamikako industrialdea (Gizaburuaga), Kareaga industrialdea (Markina-Xemein), Gardotza industrialdea (Berriatua) eta Galartza industrialdea (Etxebarria). Argazki galeria ikusteko klik egin hemen.