Badator Mutrikuko Berdel Eguna, “inon aurkitzen ez den bezalako festa polita”
Errezetak mahai gainean daude. Egitaraua han eta hemen itsatsita dago. Jaia egiteko osagai nagusiak ondo-ondo gordeta daude. Eta moila be jendetza hartzeko gertu dago, beste behin ere. Osagarri guzti horiekin, XVII. Berdel Eguna ospatzeko prest daude Mutriku eta mutrikuarrak. Eguna bera bakarra izaten da. Baina mutrikuarrek urte osoan gogotik lan egiten dute egun handia ospatu ahal izateko. Urte batetik bestera gainera, jaiak gero eta oihartzun handiago edukitzen du eta jaian murgiltzen direnak gero eta gehiago izaten dira. Berdel usaina Euskal Herri osoan zabaltzen da eta festak berebiziko indarra hartzen du. Berdela, moilako giroa eta urdin kolorea izaten dira jaiko protagonistak, herritarrekin batera. Eta ekintza jendetsuena arratsaldean egiten bada be (berdel pintxo dastaketa), jaia aurreko egunean edo lehenago hasten da. Berdel usainak eguna bera eta aurreko egunak be zipriztintzen ditu eta. XVII. Berdel Eguneko egitaraua: Gaur, barikua 09:00etatik 14:00etara. Mutrikuko VII. Akuakultura jardunaldiak: Itsaso eta arrantza lanbide heziketako topaketak. 14:00etan. Akuakultura produktuen dastaketa (jardunaldietako partaideentzat). Bihar, zapatua 10:00etatik 14:00etara. Bertan dendarien elkarteak antolatutako merkatu txikia egongo da Txurruka Plazan. 10:00ak aldera. Mutrikuko VIII. Belaontzien Arteko Txapelketaren hasiera. Antolatzailea: Mutrikuko Kalatxori Bela Elkartea. Eguerdian. Berdel pintxoak doan herriko tabernetan. 12:00etan. Trikitilariak herriko kaleetan zehar. 13:00etan. Herriko abesbatzen kontzertua, Zabiel plazan. 17:00ak aldera. [...]
Errezetak mahai gainean daude. Egitaraua han eta hemen itsatsita dago. Jaia egiteko osagai nagusiak ondo-ondo gordeta daude. Eta moila be jendetza hartzeko gertu dago, beste behin ere. Osagarri guzti horiekin, XVII. Berdel Eguna ospatzeko prest daude Mutriku eta mutrikuarrak.
Eguna bera bakarra izaten da. Baina mutrikuarrek urte osoan gogotik lan egiten dute egun handia ospatu ahal izateko. Urte batetik bestera gainera, jaiak gero eta oihartzun handiago edukitzen du eta jaian murgiltzen direnak gero eta gehiago izaten dira. Berdel usaina Euskal Herri osoan zabaltzen da eta festak berebiziko indarra hartzen du.
Berdela, moilako giroa eta urdin kolorea izaten dira jaiko protagonistak, herritarrekin batera. Eta ekintza jendetsuena arratsaldean egiten bada be (berdel pintxo dastaketa), jaia aurreko egunean edo lehenago hasten da. Berdel usainak eguna bera eta aurreko egunak be zipriztintzen ditu eta.
XVII. Berdel Eguneko egitaraua:
Gaur, barikua
- 09:00etatik 14:00etara. Mutrikuko VII. Akuakultura jardunaldiak: Itsaso eta arrantza lanbide heziketako topaketak.
- 14:00etan. Akuakultura produktuen dastaketa (jardunaldietako partaideentzat).
Bihar, zapatua
- 10:00etatik 14:00etara. Bertan dendarien elkarteak antolatutako merkatu txikia egongo da Txurruka Plazan.
- 10:00ak aldera. Mutrikuko VIII. Belaontzien Arteko Txapelketaren hasiera. Antolatzailea: Mutrikuko Kalatxori Bela Elkartea.
- Eguerdian. Berdel pintxoak doan herriko tabernetan.
- 12:00etan. Trikitilariak herriko kaleetan zehar.
- 13:00etan. Herriko abesbatzen kontzertua, Zabiel plazan.
- 17:00ak aldera. Mutrikuko VIII. Belaontzien Arteko Txapelketaren amaiera.
- 18:00etan. Bedel pintxo dastaketa herrikoia, portuan.