Lan erreformaren aurkako manifestazioa egin da gaur goizean
10:00etan Alamedatik hasi da manifestazioa eta Alde Zaharrera arte joan da. 100 lagun inguru batu dira bertan. Arratsaldean be manifestazioak egingo dira, Lekeition eta Markina-Xemeinen 18:00etan, Ondarroan 19:00etan. LABeko ordezkarien esanetan, Ondarroan grebaren jarraipena “erabatekoa” izan da. Denda eta taberna guztiak itxita daude herrigunean eta administrazio publikoko zerbitzuak be gutxiengo zerbitzuekin ari dira funtzionatzen. Orain arteko grebetan gertatu ez bezala, gaurkoan, Ondarroako portuak be lan erreformaren aurkako grebagaz bat egin du eta portuko jardun osoa eten egin da. Eskualde mailan, udal guztiek egin dute greba eta osasun etxeak be gutxiengo zerbitzuekin ari dira funtzionatzen. Lantoki handiak be itxita egon dira: Eika (Etxebarria), Cikautxo (Berriatua), Fagor Arrasate (Etxebarria), French Ansola (Etxebarria), Miba (Etxebarria), Okamikako industrialdea (Gizaburuaga), Kareaga industrialdea (Markina-Xemein), Gardotza industrialdea (Berriatua) eta Galartza industrialdea (Etxebarria). Argazki galeria ikusteko klik egin hemen.
10:00etan Alamedatik hasi da manifestazioa eta Alde Zaharrera arte joan da. 100 lagun inguru batu dira bertan. Arratsaldean be manifestazioak egingo dira, Lekeition eta Markina-Xemeinen 18:00etan, Ondarroan 19:00etan.
LABeko ordezkarien esanetan, Ondarroan grebaren jarraipena “erabatekoa” izan da. Denda eta taberna guztiak itxita daude herrigunean eta administrazio publikoko zerbitzuak be gutxiengo zerbitzuekin ari dira funtzionatzen. Orain arteko grebetan gertatu ez bezala, gaurkoan, Ondarroako portuak be lan erreformaren aurkako grebagaz bat egin du eta portuko jardun osoa eten egin da.
Eskualde mailan, udal guztiek egin dute greba eta osasun etxeak be gutxiengo zerbitzuekin ari dira funtzionatzen.
Lantoki handiak be itxita egon dira: Eika (Etxebarria), Cikautxo (Berriatua), Fagor Arrasate (Etxebarria), French Ansola (Etxebarria), Miba (Etxebarria), Okamikako industrialdea (Gizaburuaga), Kareaga industrialdea (Markina-Xemein), Gardotza industrialdea (Berriatua) eta Galartza industrialdea (Etxebarria).
Argazki galeria ikusteko klik egin hemen.