10 urte bete ditu Etxebarriko Antsotegi hotelak
Hamar urte bete ditu Antsotegi hotelak eta lagunarteko jai handiagaz ospatu dute urtemuga; ehun laguneko taldea batu zen ospakizunean orain arteko bidea gogoratu eta aurrera begirako egitasmoak ezagutu ahal izateko. Egongela nagusiko zutabe handiaren ...
Hamar urte bete ditu Antsotegi hotelak eta lagunarteko jai handiagaz ospatu dute urtemuga; ehun laguneko taldea batu zen ospakizunean orain arteko bidea gogoratu eta aurrera begirako egitasmoak ezagutu ahal izateko. Egongela nagusiko zutabe handiaren bueltan kontuak esan eta jan eta edateko aukera izan zuten gonbidatuek, giro atseginean. Musika, lorak eta artea, horrek guztiak bat egin zuen hamar urteak ospatzeko jai berezian, eta halan, urtemuga aprobetxatu zuten bai eta be, Jose Pablo Arriaga eskultorearen lan barria aurkezteko. Artista markinarrak, hoteleko zutabe nagusia oinarri hartuta, Irlak izeneko erakusketa izango du ikusgai Antsotegin maiatzaren 27ra arte.