Partidu polita ekarri zuen domekak Basauriko Artunduagako kiroldegiko frontoira. Aurrez aurre, Markinako Balsera eta Esain eta Gernikako Etxebarria eta Olaeta kadeteak. Azkanean, Arkupe pilota taldeko pelotarientzat izan zen garaipena: 13-22. Emaitzak ...
Akerbeltz gaztetxeak egindako zozketaren zenbaki saritua 136 izan da. Saridunak bildotsa edo materiale sorta irabazi ditu. Joan den barikuan egin zuten zozketa, eta txartel saritua duenak hamabost egunetako epea edukiko du agertzeko. Horretarako akerbe...
Hamar urte bete ditu Antsotegi hotelak eta lagunarteko jai handiagaz ospatu dute urtemuga; ehun laguneko taldea batu zen ospakizunean orain arteko bidea gogoratu eta aurrera begirako egitasmoak ezagutu ahal izateko. Egongela nagusiko zutabe handiaren ...
Miamin (AEB) jokatutako desafioa gitxigatik galdu du Aritz Erkiaga ispastertarrak. Zapatuan izan zen neurketa, Jai Alai eraberrituaren irekiera tarteko. Egun handirako partidu handia antolatu zuten antolatzaileek, bertako lau pilotari onenen artekoa. A...
Ekainaren 1etik urriaren 15era Isuntza hondartzan behar egingo duten hondartzain bi kontratatuko ditu Lekeitioko Udalak. Eskariak apirilaren 23ra arte aurkeztu ahal izango dira udaletxeko erregistroan eta eskari orria udaletxeko bulego orokorrean hartu...
Mutrikuko Berdel Egunak ehunka lagun batu ditu, aurten ere. Jendea goizetik hasi zen herrira heltzen, eta eguerdirako herrigunea beteta zegoen. Herrian aukera ezberdinak zeuden. Goiko plazan merkatu txikian erosketak egin ondoren, Beheko Plazara jeitsi eta berdel errea jateko aukera izan zuten bisitari zein herritarrek Bertan dendari eta tabernari elkartekoei esker. Tabernetan berriz, tragoarekin batera, berdelarekin egindako pintxo ezberdinak dastatzea zegoen. “Ederra da jendea herrira etorri eta ondo pasatzen ikustea. Gauza bakarra esango nieke nik. Horrelako egunetan pixka bat itxaroten jakin beharra dago. Guztiei ahalik eta azkarren zerbitzatzen saiatzen gara, baina horrelakoetan pazientzia edukitzen jakin beharra dago”, zioten tabernetan lanean aritutako herritar batzuk. Arratsaldean jaigunea kofradia ingurura pasa zen. Bederatzi errezeta prestatu zituzten beste hainbat sukaldarik. Errezetak Mutrikuko Turismo Bulegoaren facebook-aren bitartez lortu daitezke. “Hasieran pintxoak suabe-suabe ateratzen hasi ziren, baina 19:00etatik aurrera, asko aldatu zen hori. Ia pintxo guztiak amaitu ziren; erretzeko zerbait gelditu zen soberan, eta beste zeozer… “, zioen turismo teknikari Marta Amonarrizek. “Orokorrean oso pozik gaude jaiarekin. Jende asko etorri da Mutrikura, eta jaia arrakastatsua izan da oso”. Guztia ondo joateko herritar ugari egon da lanean. “Aurreko egunetan emakumeek ordu asko eta asko sartu behar izan dituzte aurten; barikuan gizonezkoak berdel freskoa garbitzen aritu ziren… eta moilan [...]
Gipuzkoako Txapelketako zesta-puntako txikien mailako finalak emaitza ezin hobea utzi du asteburuan Getariako Sahatsagan. Danok Bateko Ekaitz Mendizabal eta Xabier Arrizabalagak finala irabazi zieten Zumaiako Mujika eta Larrañagari, 24-30eko emaitzare...
Iñigo Martinezi ebakuntza egingo diote Rayoren kontrako partiduan eskumako belauna bihurritu ostean. Gaur goizean Policlinica Gipuzkoan egindako azterketa osagarrien emaitzen arabera, atzelari ondarrutarrak bihurrituta dauka barnealdeko lotailua (I-...