Berdelarekin herria gainezka
Mutrikuko Berdel Egunak ehunka lagun batu ditu, aurten ere. Jendea goizetik hasi zen herrira heltzen, eta eguerdirako herrigunea beteta zegoen. Herrian aukera ezberdinak zeuden. Goiko plazan merkatu txikian erosketak egin ondoren, Beheko Plazara jeitsi eta berdel errea jateko aukera izan zuten bisitari zein herritarrek Bertan dendari eta tabernari elkartekoei esker. Tabernetan berriz, tragoarekin batera, berdelarekin egindako pintxo ezberdinak dastatzea zegoen. “Ederra da jendea herrira etorri eta ondo pasatzen ikustea. Gauza bakarra esango nieke nik. Horrelako egunetan pixka bat itxaroten jakin beharra dago. Guztiei ahalik eta azkarren zerbitzatzen saiatzen gara, baina horrelakoetan pazientzia edukitzen jakin beharra dago”, zioten tabernetan lanean aritutako herritar batzuk. Arratsaldean jaigunea kofradia ingurura pasa zen. Bederatzi errezeta prestatu zituzten beste hainbat sukaldarik. Errezetak Mutrikuko Turismo Bulegoaren facebook-aren bitartez lortu daitezke. “Hasieran pintxoak suabe-suabe ateratzen hasi ziren, baina 19:00etatik aurrera, asko aldatu zen hori. Ia pintxo guztiak amaitu ziren; erretzeko zerbait gelditu zen soberan, eta beste zeozer… “, zioen turismo teknikari Marta Amonarrizek. “Orokorrean oso pozik gaude jaiarekin. Jende asko etorri da Mutrikura, eta jaia arrakastatsua izan da oso”. Guztia ondo joateko herritar ugari egon da lanean. “Aurreko egunetan emakumeek ordu asko eta asko sartu behar izan dituzte aurten; barikuan gizonezkoak berdel freskoa garbitzen aritu ziren… eta moilan [...]
Mutrikuko Berdel Egunak ehunka lagun batu ditu, aurten ere. Jendea goizetik hasi zen herrira heltzen, eta eguerdirako herrigunea beteta zegoen.
Herrian aukera ezberdinak zeuden. Goiko plazan merkatu txikian erosketak egin ondoren, Beheko Plazara jeitsi eta berdel errea jateko aukera izan zuten bisitari zein herritarrek Bertan dendari eta tabernari elkartekoei esker.
Tabernetan berriz, tragoarekin batera, berdelarekin egindako pintxo ezberdinak dastatzea zegoen. “Ederra da jendea herrira etorri eta ondo pasatzen ikustea. Gauza bakarra esango nieke nik. Horrelako egunetan pixka bat itxaroten jakin beharra dago. Guztiei ahalik eta azkarren zerbitzatzen saiatzen gara, baina horrelakoetan pazientzia edukitzen jakin beharra dago”, zioten tabernetan lanean aritutako herritar batzuk.
Arratsaldean jaigunea kofradia ingurura pasa zen. Bederatzi errezeta prestatu zituzten beste hainbat sukaldarik. Errezetak Mutrikuko Turismo Bulegoaren facebook-aren bitartez lortu daitezke. “Hasieran pintxoak suabe-suabe ateratzen hasi ziren, baina 19:00etatik aurrera, asko aldatu zen hori. Ia pintxo guztiak amaitu ziren; erretzeko zerbait gelditu zen soberan, eta beste zeozer… “, zioen turismo teknikari Marta Amonarrizek. “Orokorrean oso pozik gaude jaiarekin. Jende asko etorri da Mutrikura, eta jaia arrakastatsua izan da oso”.
Guztia ondo joateko herritar ugari egon da lanean. “Aurreko egunetan emakumeek ordu asko eta asko sartu behar izan dituzte aurten; barikuan gizonezkoak berdel freskoa garbitzen aritu ziren… eta moilan 150 lagun aritu ziren arratsaldeko dastaketarako. jende hori guztia etorriko ez balitz ezingo litzateke festarik egin”, dio Amonarrizek.