Gitxigatik ihes egin dio Aritz Erkiagari Miamin egin den desafioak
Miamin (AEB) jokatutako desafioa gitxigatik galdu du Aritz Erkiaga ispastertarrak. Zapatuan izan zen neurketa, Jai Alai eraberrituaren irekiera tarteko. Egun handirako partidu handia antolatu zuten antolatzaileek, bertako lau pilotari onenen artekoa. A...
Miamin (AEB) jokatutako desafioa gitxigatik galdu du Aritz Erkiaga ispastertarrak.
Zapatuan izan zen neurketa, Jai Alai eraberrituaren irekiera tarteko. Egun handirako partidu handia antolatu zuten antolatzaileek, bertako lau pilotari onenen artekoa. Alde batetik, Erkiaga eta Imanol Lopez zumaiarra aritu ziren, eta bestetik, Iñaki Osa Goikoetxea zumaiarra eta Eric Irastorza bidartetarra. Oso gogorra eta lehiatua izan zen partidua. Ordu bete eta hamar minutuan tanto luze eta borrokatuak ikusi zituzten kantxaren bueltan batutakoek. Erkiaga eta Lopez ondo baino hobeto hasi ziren. Partiduan sartuta, 5-10 ipini ziren aurretik. Aurkariek euren jokorik onena egin zuen hurrengo minutuetan, hamar tanto jarraian eginaz (15-10). Azkanean, ez ahazteko partiduan, Goikoetxea eta Irastorza izan ziren irabazleak. Markagailua: 21-17.