Hondartzainak behar ditu Lekeitioko Udalak
Ekainaren 1etik urriaren 15era Isuntza hondartzan behar egingo duten hondartzain bi kontratatuko ditu Lekeitioko Udalak. Eskariak apirilaren 23ra arte aurkeztu ahal izango dira udaletxeko erregistroan eta eskari orria udaletxeko bulego orokorrean hartu...
Ekainaren 1etik urriaren 15era Isuntza hondartzan behar egingo duten hondartzain bi kontratatuko ditu Lekeitioko Udalak. Eskariak apirilaren 23ra arte aurkeztu ahal izango dira udaletxeko erregistroan eta eskari orria udaletxeko bulego orokorrean hartu dezakete interesdunek. Lanpostuen gaineko informazioa eta baldintzak Lekeitioko udaletxean bertan edo udalaren web orrialdean, www.lekeitio.com, aurkitu daitezke.