Mendizabal eta Arrizabalaga, Gipuzkoako txapeldun
Gipuzkoako Txapelketako zesta-puntako txikien mailako finalak emaitza ezin hobea utzi du asteburuan Getariako Sahatsagan. Danok Bateko Ekaitz Mendizabal eta Xabier Arrizabalagak finala irabazi zieten Zumaiako Mujika eta Larrañagari, 24-30eko emaitzare...
Gipuzkoako Txapelketako zesta-puntako txikien mailako finalak emaitza ezin hobea utzi du asteburuan Getariako Sahatsagan. Danok Bateko Ekaitz Mendizabal eta Xabier Arrizabalagak finala irabazi zieten Zumaiako Mujika eta Larrañagari, 24-30eko emaitzarekin. Garaipena eskuratuta, Gipuzkoako ordezkari bezala ariko dira ekainean Euskadiko Txapelketan. Iaz Jon Goenaga eta Aitor Andonegi mutrikuarrek irabazi zuten Euskadiko Txapeketa.