Aberri Eguna ospatuko dute Mutrikun
Igandean Mutrikun ere ospatuko da Aberri Eguna, udalak antolatutako ekitaldi instituzional xume baten bitartez. Musika pieza batzuen ostean, ikurriña plazatik udaletxeko balkoira eramango da, gero udaletxeko mastara igotzeko. Ondoren, Joseba Palen...
Igandean Mutrikun ere ospatuko da Aberri Eguna, udalak antolatutako ekitaldi instituzional xume baten bitartez. Musika pieza batzuen ostean, ikurriña plazatik udaletxeko balkoira eramango da, gero udaletxeko mastara igotzeko. Ondoren, Joseba Palenzuela alkateak testu bat irakurriko du.