Iñaki Lopategiren idi parea izan da Etxebarriko Udalak antolatzen duen Paskuetako Idi Probetako aurtengo irabazlea. Lopategiren uztarriak 50 untza eta erdi egin zituzten, Alegriarenak baino untza erdi gehiago, eta guztia zazpi egunetako proben azken e...
Zapatuan, 10:00etan, Beheko Plazara joateko deia egin diete Motz-Motzian lehiaketaren antolatzaileek herritar guztiei. Ordu horretan hasita, lehiaketa sustatzeko bideoaren bigarren zatia grabatuko da, BraveHeart izenburupean. “Aurretik lapurraren...
Eskaintza hobetzea helburu, Debabarreneko autobusen ordutegietan aldaketak egon dira. Gipuzkoako Foru Aldundiko mugikortasuneko eta bide azpiegituretako sailaren eta Eusko Tren enpresaren arteko akordioaren ostean datoz aldaketok. Era horretan, erabiltzaile gehien duten autobus zerbitzuen maiztasuna aregoatu egingo da, hala nola, Mallabia-Ondarroa, Eibar-Elgeta eta Azpeitia-Ermua artekoa. Maiztasun handiagoa Mallabia eta Ondarroa batzen dituen lineari dagokionez, Ermua eta Mendaro arteko komunikazioa hobetu egin da. Horrela, astelehenetik barikura artean, Mendaroko Ospitalerako autobusen maiztasuna hogei minutukoa izango da, orain arteko 30 minutuen ordez. Zapatuetan zerbitzu bat gehiago ipini dute. Mallabitik 23:00etan aterako da azken autobusa Mendaroraino, eta 22:10ean Ondarroatik Ermuraino. Halaber, zapatu gauetan autobusa Ermutik irtengo da, eta bertan amaituko da ibilbidea. Orain artean Eibarren hasi eta amaitzen zen. Udan, astelehenetik barikura bitartean, Mallabia eta Ondarroa artean orduro eskainiko da zerbitzu bat. Beste alde batetik, Eibar-Deba Express zerbitzua desagertu egingo da, erabiltzaile gutxi duen zerbitzua baita. Garraio publikoa bultzatzen Ordutegi berrien gaineko informazioa eskura edukiko dute eskualdeko erabiltzaileek. Alde batetik, autobus markesinetan ipiniko da, erabiltzaileek kontsulta dezaten. Beste alde batetik, Debegesaren webgunean be badaude eskuragarri ordutegi berriak, www.debegesa.com helbidean, inprimatu ahal izateko moduan. Izan ere, Debegesak garraio publikoa erabiltzera bultzatu nahi ditu eskualdeko herritarrak, eta horren harira, autobus zerbitzuaren erabiltzaileei dei egiten die aldaketa horien [...]
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2012ko udal zerga ordaintzeko epea zabaldu du Lekeitioko Udalak. Borondatezko ordainketa ekainaren 18ra arte egongo da zabalik eta herriko edozein banketxetan egin ahalko da inprimaki sorta aurkeztuta. Helbideratu...
Patxi Badiolaren Kostaldeari Begirada Kuttun bat Zumaiara ailegatu da. Hilaren 29ra arte egongo da bertan, Alondegia kultur etxeko Oxford aretoan.
Espainiako Auzitegi Gorenak absolbitu egin du Asier Badiola Lasarte. Auzitegi Nazionalak zortzi urteko espetxe zigorra ezarri zion 2008ko maiatzean AHT eraikitzeko lanen aurka erasotzeagatik. Epaiaren arabera, bertan behera geratu da Badiolak poliziare...
Legatza arrain preziatua dela aspalditik jakina da. Herria bera legatzagatik mundu zabalera ailegatu izan da lehen eta orain. Horren isla, inor gutxik huts egin zion zapatuan I. Legatz Egunari. Zaparrada eta guzti, 120 kilo legatz «pla-pla» eginda banatu zituzten Gu Alkarrekin Aurrera Elkartekoek Berdura Plaza sarrerako arkupean. Arin amaitu ziren, «konturatu orduko». 14:00ak orduko ez zegoen pintxorik. «Emon den guztia mamia da, inork esan barik ondarrutarrak lapurrak garenik», zioen, barrezka, Jose Mari Etxaburu Kankilloik. Bolondres aritu zen Etxaburu, beste asko modura. «Beraien laguntzarik ez balego, ezingo litzateke horrelako egunik egin», azaldu zuen Itsas Azoka Batzordeko kide batek. Kanpoan ez eze, barruan be eskuratu ahal izan ziren legatz pintxoak: alde zaharreko tabernetan eta Kafe Antzokian, besteak beste. Guztietan agortu egin ziren. «Edonoiz ezin da jan legatz freskorik», zioen gizonezko batek, pintxoa eskuan. Danetara, bi tona legatz fresko ipini zituen eskura armadoreen elkarteak. Kilo asko eta asko herriko bost jatetxetan zerbitzatu ziren, menu berezian. Izan be, Legatz Egunak badauka helburu argia: jendea herriko jatetxeetara etortzea, menua prezio eskuragarrian ipinita. Dana ez zen, dena dela, jatekora mugatu. Amuak egiten ikasteko postua be egon zen alde zaharrean. Hantxe zeuden Astilleru maketa elkartekoak, bisitariari txalupen maketak ez eze, soka eta pitagaz korapiloak egiten eraskuten. Tartean [...]
Bilduko Udal taldeak Udal herri batzarrerako deia egin die herritar guztiei datorren eguenerako. Herri batzarrean, 2012ko aurrekontuak aurkeztuko ditu Markina-Xemeingo Udalak, eta auzoz-auzo egingo diren batzarren berri emango dute. Batzarra 19:30ean...