Lopategi garaile Etxebarriko Paskoetako Idi-Probetan
Iñaki Lopategiren idi parea izan da Etxebarriko Udalak antolatzen duen Paskuetako Idi Probetako aurtengo irabazlea. Lopategiren uztarriak 50 untza eta erdi egin zituzten, Alegriarenak baino untza erdi gehiago, eta guztia zazpi egunetako proben azken e...
Iñaki Lopategiren idi parea izan da Etxebarriko Udalak antolatzen duen Paskuetako Idi Probetako aurtengo irabazlea. Lopategiren uztarriak 50 untza eta erdi egin zituzten, Alegriarenak baino untza erdi gehiago, eta guztia zazpi egunetako proben azken egunean erabaki zen. Egon diren marka onak eta azken egunean batutako zaletuen kopuruak «gustura» utzi ditu zaletu eta antolatzaileak. Aurtengo probetan 12.260 euro banatu dituzte sarietan.