Asier Badiola absolbitu du Gorenak, aitorpenak ez direlako berretsi
Espainiako Auzitegi Gorenak absolbitu egin du Asier Badiola Lasarte. Auzitegi Nazionalak zortzi urteko espetxe zigorra ezarri zion 2008ko maiatzean AHT eraikitzeko lanen aurka erasotzeagatik. Epaiaren arabera, bertan behera geratu da Badiolak poliziare...
Espainiako Auzitegi Gorenak absolbitu egin du Asier Badiola Lasarte. Auzitegi Nazionalak zortzi urteko espetxe zigorra ezarri zion 2008ko maiatzean AHT eraikitzeko lanen aurka erasotzeagatik.
Epaiaren arabera, bertan behera geratu da Badiolak poliziaren aurrean egin zuen aitorpena, epailearen aurrean berretsi ez delako –auzipetuak ez zuen-eta adierazpenik egin–, eta galdeketan parte hartu zuten poliziak ez zirelako epaiketara deitu. Hortaz, Auzitegi Nazionalaren arabera, aitorpenak salaketa modura bakarrik balio du. Gainera Badiolaren bizilekuan egindako miaketetan ez zen inolako materialik aurkitu.
Beste alde batetik, auzi berean Ibon Iparragirrek ipinitako errekurtsoa ez du onartu Gorenak.