Debabarreneko autobusen ordutegiak aldatu egin dira
Eskaintza hobetzea helburu, Debabarreneko autobusen ordutegietan aldaketak egon dira. Gipuzkoako Foru Aldundiko mugikortasuneko eta bide azpiegituretako sailaren eta Eusko Tren enpresaren arteko akordioaren ostean datoz aldaketok. Era horretan, erabiltzaile gehien duten autobus zerbitzuen maiztasuna aregoatu egingo da, hala nola, Mallabia-Ondarroa, Eibar-Elgeta eta Azpeitia-Ermua artekoa. Maiztasun handiagoa Mallabia eta Ondarroa batzen dituen lineari dagokionez, Ermua eta Mendaro arteko komunikazioa hobetu egin da. Horrela, astelehenetik barikura artean, Mendaroko Ospitalerako autobusen maiztasuna hogei minutukoa izango da, orain arteko 30 minutuen ordez. Zapatuetan zerbitzu bat gehiago ipini dute. Mallabitik 23:00etan aterako da azken autobusa Mendaroraino, eta 22:10ean Ondarroatik Ermuraino. Halaber, zapatu gauetan autobusa Ermutik irtengo da, eta bertan amaituko da ibilbidea. Orain artean Eibarren hasi eta amaitzen zen. Udan, astelehenetik barikura bitartean, Mallabia eta Ondarroa artean orduro eskainiko da zerbitzu bat. Beste alde batetik, Eibar-Deba Express zerbitzua desagertu egingo da, erabiltzaile gutxi duen zerbitzua baita. Garraio publikoa bultzatzen Ordutegi berrien gaineko informazioa eskura edukiko dute eskualdeko erabiltzaileek. Alde batetik, autobus markesinetan ipiniko da, erabiltzaileek kontsulta dezaten. Beste alde batetik, Debegesaren webgunean be badaude eskuragarri ordutegi berriak, www.debegesa.com helbidean, inprimatu ahal izateko moduan. Izan ere, Debegesak garraio publikoa erabiltzera bultzatu nahi ditu eskualdeko herritarrak, eta horren harira, autobus zerbitzuaren erabiltzaileei dei egiten die aldaketa horien [...]
Eskaintza hobetzea helburu, Debabarreneko autobusen ordutegietan aldaketak egon dira.
Gipuzkoako Foru Aldundiko mugikortasuneko eta bide azpiegituretako sailaren eta Eusko Tren enpresaren arteko akordioaren ostean datoz aldaketok. Era horretan, erabiltzaile gehien duten autobus zerbitzuen maiztasuna aregoatu egingo da, hala nola, Mallabia-Ondarroa, Eibar-Elgeta eta Azpeitia-Ermua artekoa.
Maiztasun handiagoa
Mallabia eta Ondarroa batzen dituen lineari dagokionez, Ermua eta Mendaro arteko komunikazioa hobetu egin da. Horrela, astelehenetik barikura artean, Mendaroko Ospitalerako autobusen maiztasuna hogei minutukoa izango da, orain arteko 30 minutuen ordez.
Zapatuetan zerbitzu bat gehiago ipini dute. Mallabitik 23:00etan aterako da azken autobusa Mendaroraino, eta 22:10ean Ondarroatik Ermuraino. Halaber, zapatu gauetan autobusa Ermutik irtengo da, eta bertan amaituko da ibilbidea. Orain artean Eibarren hasi eta amaitzen zen.
Udan, astelehenetik barikura bitartean, Mallabia eta Ondarroa artean orduro eskainiko da zerbitzu bat. Beste alde batetik, Eibar-Deba Express zerbitzua desagertu egingo da, erabiltzaile gutxi duen zerbitzua baita.
Garraio publikoa bultzatzen
Ordutegi berrien gaineko informazioa eskura edukiko dute eskualdeko erabiltzaileek. Alde batetik, autobus markesinetan ipiniko da, erabiltzaileek kontsulta dezaten.
Beste alde batetik, Debegesaren webgunean be badaude eskuragarri ordutegi berriak, www.debegesa.com helbidean, inprimatu ahal izateko moduan. Izan ere, Debegesak garraio publikoa erabiltzera bultzatu nahi ditu eskualdeko herritarrak, eta horren harira, autobus zerbitzuaren erabiltzaileei dei egiten die aldaketa horien berri izatera.