Ondarroako emakume artistek erakusketa ipiniko dute dendetan
7 emakume en movimiento Ondaroako emakume artisten elkarteak ez ohiko erakusketa antolatu du hilaren 21etik 29ra bitartean. Artelanak herriko dendetan egongo dira ikusgai: Gandiaga, Beheko Torre, Zibot, Klik Klak, Lavin, Idiakez, Ganbara, T.X.O, Zaloa,...
7 emakume en movimiento Ondaroako emakume artisten elkarteak ez ohiko erakusketa antolatu du hilaren 21etik 29ra bitartean.
Artelanak herriko dendetan egongo dira ikusgai: Gandiaga, Beheko Torre, Zibot, Klik Klak, Lavin, Idiakez, Ganbara, T.X.O, Zaloa, Mila, Campo Optica, Bengoetxea Kirolak, Txikiñe, Lorak Esther, Gili-Gili, Urruzuno, Dra, Goiara, Mabe, Kirrota, Lide, Oinetakoak Ituarte, Optika Irigoien eta Maite Elosua ileapaindegian.
Esparru pribatutik publikora
Ekimenaren helburua Ondarroan artearen munduan murgilduta dauden emakumeen lana erakustera emotea da. «Gure elkartea, hain zuzen be, emakume horien ahotsa ikustarazte aldera lan egiten duen elkartea da. Beraien arte lanak kaleratuz, esparru publikoan emakumeen presentzia eta protagonismoa bultzatzen saiatzen gara», esan dute elkartekideek.
Erakusketa Ondarroako emakumeen udal berdintasun kontseilua eta Zatozte merkatari eta ostalarien elkartearen laguntzagaz antolatu dute, «‘Erakusketa’’ kontzeptuaren zentzua aldatu nahi genuke oraingo honetan. Espazio isolatu bat izateari utzi eta erakusketa bera, kalera atera nahi dugu, geure artistekin batera». Horretarako, aitatutako dendetako erakusleihoetan ipiniko dira artelanak .