‘Bikokote’ umeentzako antzezlana egongo da ikusgai Zabielen
Ttinbili ttanbala antzerki taldeak Bikokote umeentzako antzezlana egingo du Zabiel Kultur Etxean, zapatuan. 18:00etarako egin du hitzordua Mutrikuko udaleko kultur batzordeak. Bikokote txotxongiloak eta aktoreak batzen dituen ikuskizuna da. Bi balea ar...
Ttinbili ttanbala antzerki taldeak Bikokote umeentzako antzezlana egingo du Zabiel Kultur Etxean, zapatuan. 18:00etarako egin du hitzordua Mutrikuko udaleko kultur batzordeak.
Bikokote txotxongiloak eta aktoreak batzen dituen ikuskizuna da. Bi balea arrantzale dira protagonista, Hodei Unzueta eta Ibai Esoain aktoreak. Istripu batek irla galdu batera eramango ditu biak, eta bertako bizimodua arintze aldera, bi koko hartu eta txotxongiloak bailiran, haiekin jolastuko dute. Hortik izena: bi koko eta bikote bat.