Debegesak webgunea berritu du, «irudi erakargarriagoaren bila»
Irudi freskoagoa eta erakargarriagoa eskaintze aldera, Debegesaren webguneak (www.debegesa.com) itxura berritu du, Horrez gainera, herritarrengana hurbildu nahirik eta parte hartzea sustatzeko, komunikazio bideak zabaldu ditu sare sozialetan. Hain zuze...
Irudi freskoagoa eta erakargarriagoa eskaintze aldera, Debegesaren webguneak (www.debegesa.com) itxura berritu du, Horrez gainera, herritarrengana hurbildu nahirik eta parte hartzea sustatzeko, komunikazio bideak zabaldu ditu sare sozialetan. Hain zuzen ere, kontua ireki du Twitterren (@debegesa) eta orrialdea sortu du Facebooken, (www.facebook.com/Debegesa).
Izen emotea on-line
Berrikuntzak ere badira. Hala, Ostiralak Debegesan ekimenaren baitan antolatzen diren jardunaldietan herritarrek on-line izena emateko aukera edukiko dute www.debegesa.com webgunean.