Iñigo Atxa bermeotarraren ‘Eveliez’ filma emongo dute Portuko Ranpan
Film emonaldia egongo da zapatu arratsaldean Portuko Ranpan. 19:30ean hasita, Iñigo Atxa bermeotarraren Eveliez filma egongo da ikusgai. Zuzendariak berak aurkeztuko du lana, eta making of-a be ikusi ahalko da. 58 minutuan, Eveliz-ek zonbien istoria d...
Film emonaldia egongo da zapatu arratsaldean Portuko Ranpan. 19:30ean hasita, Iñigo Atxa bermeotarraren Eveliez filma egongo da ikusgai. Zuzendariak berak aurkeztuko du lana, eta making of-a be ikusi ahalko da.
58 minutuan, Eveliz-ek zonbien istoria dakar, beldurrezko filmeetan azaltzen diren osagai guztiekin. Errodajea eta muntaketa bost urtean egin zuten, Bermeoko Spokypheria productions kultur taldearen ekoizpenagaz. Besteak beste, Roberto Garay komikilaria aurki daiteke aktore legez.
Portuko Ranpigaz batera, Lurterl taldea, Spokypheria productions eta Olee produkzioak dira antolatzaileak.
Afaltzeko hitzordua
Ekimena ez da emonaldian hasi eta amaituko. Ikus-entzunezkoaren ostean, txitxarro eta berdel erreak afaltzeko aukera egongo da. Handik urtenda, Kafe Antzokian egongo den kontzertura joateko asmoa erakutsi dute: «Gure emonaldia kontzertuagaz koordinatu dugu».
Skate eta musikatik haratago, holako kultur eskaintzak zelako erantzuna daukan probatu nahi dute Portuko Ranpikoek, horren arabera, urteko ekimenak prestatzen joateko asmoagaz.