Berdeak-Independienteak udal taldeak atez atekoaren gaineko herri galdeketa eskatu du
Mutrikuarrei atez atekoaz daukaten iritzia eskatu behar zaiela iritzi dio Berdeak-Independienteak udal taldeak. Taldearen ustez, herri galdeketa batek Mutrikuko Udalaren erabakia legezta dezake, bai eta “babestu” ere. Atez atekoaren filosof...
Mutrikuarrei atez atekoaz daukaten iritzia eskatu behar zaiela iritzi dio Berdeak-Independienteak udal taldeak. Taldearen ustez, herri galdeketa batek Mutrikuko Udalaren erabakia legezta dezake, bai eta “babestu” ere. Atez atekoaren filosofiagaz bat datozela adierazi du udal taldeak, birziklatzeko aukeren gehienezko aprobetxamendua ahalbidetzen duen aldetik. Halere, gaia aztertu ondoren, eraginkortasun, gaitasun, onarpen eta kostuaren inguruan iritzi ezberdinak dauzkatela jakin eragin dute.