Peru Abarka album lehiaketako saria emon barik geratu da
Peru Abarka album lehiaketako 2012ko saria emon barik uztea erabaki du epaimahaiak. Lau lan besterik ez dira aurkeztu aurten Markina-Xemeingo Udalak eta Herri Bibliotekak elkarlanean antolatzen duten lehiaketara, Narrazio Laburren lehiaketa 2005ean mar...
Peru Abarka album lehiaketako 2012ko saria emon barik uztea erabaki du epaimahaiak. Lau lan besterik ez dira aurkeztu aurten Markina-Xemeingo Udalak eta Herri Bibliotekak elkarlanean antolatzen duten lehiaketara, Narrazio Laburren lehiaketa 2005ean martxan jarri zutenetik kopuru txikiena, eta aurkeztu diren lanek argitaratzeko besteko nahikoa kalitaterik ez dutela adierazi dute antolatzaileek. Lehiaketako epaimahaia, Mari Eli Ituarte Mezulari argitaletxeko arduradunak, Castillo Suarez idazleak eta Carlos Aizpuruak osotu dute.