450 lagun batu dira Lekeition egin den Maiatzaren leheneko manifestazioan
450 lagun batu dira gaur, Lekeition, LABek deituta egin den eskualdeko manifestazioan parte hartzeko. Parte hartzearen balorazio «oso positiboa» egin zuen LAB sindikatuak, ez ordea momentuko langileen egoeraren gainekoa. Lea-Artibain langabezia gor...
450 lagun batu dira gaur, Lekeition, LABek deituta egin den eskualdeko manifestazioan parte hartzeko. Parte hartzearen balorazio «oso positiboa» egin zuen LAB sindikatuak, ez ordea momentuko langileen egoeraren gainekoa. Lea-Artibain langabezia gora dihoala azaldu du. Leketion eta Markina-Xemeinen hiru hiletan langabezi tasa puntu bat eta erdi igo da, eta Ondarroan ia 3 puntu, %15era ailegatuz. Egoera horren aurrean, instituzio publikoetatik datorren bakarra pobrezia gehiago, murrizketak eta patronalari boterea emotea dela azpimarratu dute. Horren erantzuna, LAB-en ustez, behetik gora etorriko da. “Horreri buelta emoteko irtenbide bakarra herrietatik erantzutea izango da”, esan dute.