Emakumearen Topalekuaren zutabeak finkatu dituzte, jardunaldian
Kofradia Zaharreko bigarren solairuko aulkiak bete egin dira bariku-zapatuan, Emakumeen Topalekua jardunaldietan. Emakumeen Txokoa zer den azaldu zuen barikuan, Isabela Velazquezek. Haren atzetik, Maite Barreña berdintasun teknikariak Arrasateko Emaku...
Kofradia Zaharreko bigarren solairuko aulkiak bete egin dira bariku-zapatuan, Emakumeen Topalekua jardunaldietan. Emakumeen Txokoa zer den azaldu zuen barikuan, Isabela Velazquezek. Haren atzetik, Maite Barreña berdintasun teknikariak Arrasateko Emakumeen Txokoaz berba egin zuen –2003an hasi zen martxan–, eta esan zuen, udaletxetik kanpo, gune lasaia eskaintzen duela txokoak, emakume guztientzako berdina dena. Horrelako txoko batek aurrera egiteko, dinamizatzaile baten premia agerian geratu zen jardunaldian, «ekimenak koordinatu, aberastu eta bultzatzeko».
Gaia Ondarroara ekarrita, Emakumeen Txokoan berdintasunaren alde beharra egiteko prest dagoen edozein elkarte zein banakok edukiko du parte hartzeko aukera. Ezaugarriak zehaztean, argi geratu zen gune irekia izan behar dela, «jakituria daukatenentzat zein hasiberrientzat, alkar aberasteko».
Topalekuaren premiaren aldarrikapen historikoari talde barrien sorrera gehituta, Ondarroako Udalak Gaztelekuaren goiko pisuan egin dio lekua Emakumeen Txokoari. Atonketak epe motzean amaituko dituzte, eta hori eginda, bertan edukiko dute lekua Andrabandak eta Allartek. Boga-bogak be, bertan hasiko du ikasturte barria, irailean.