Biltzar zabala daukate Lekeitioko gazteek, zapatuan
Zapatuan, 12:00etan, Eskolapean batuko dira herriko gazteak berba egiteko. Zeresana Egunean agertu zuten Lekeitioko gazteek gaztetxe baten premia, eta ordutik lanean dabiltza. Apirilaren 21ean biltzar zabala eduki zuten, eta joan den domeka eguerdian ...
Zapatuan, 12:00etan, Eskolapean batuko dira herriko gazteak berba egiteko. Zeresana Egunean agertu zuten Lekeitioko gazteek gaztetxe baten premia, eta ordutik lanean dabiltza. Apirilaren 21ean biltzar zabala eduki zuten, eta joan den domeka eguerdian euren kolore, zarata eta ahotsa zabaldu zuten herriko kaleetan zehar, gaztetxea lortzea erabaki dutela adierazteko. Zapatuan, besteak beste, Komunikazio lan-taldeen planteamentua, lan talde teknikua, eta hurrengo ekimenak zehaztuko dituzte.