Irakurleen Klubak zapatuan zabalduko ditu ateak, udal liburutegian
10:00etatik 12:00etara irekiko ditu ateak, estreinako, zapatuan, Irakurle Klubak, udal liburutegian. Irakurleen erreferentzia izatea helburu, Literatur Klubak hilean behin, programazio iraunkorra edukiko du. Zapatuko hitzordua Arrate Egañarekin izango...
10:00etatik 12:00etara irekiko ditu ateak, estreinako, zapatuan, Irakurle Klubak, udal liburutegian.
Irakurleen erreferentzia izatea helburu, Literatur Klubak hilean behin, programazio iraunkorra edukiko du. Zapatuko hitzordua Arrate Egañarekin izango da. «Hortik aurrera, jarraipena edukiko du hilean-hilean, beti irekita parte hartzaileen interesak kontuan hartuta», esan dute udal ordezkariek.
Informazio gehiago nahi nahi dutenek udal liburutegira (94-683 3343) edo udaleko euskara zerbitzura (94-683 36 68) dei dezakete, edo mezu bat bidali: mrey@ondarroakoudala.net eta liburutegia@ondarroakoudala.net.