‘Matadero’ garaiak gogora ekarriko ditu Markinako Gazte Asanbladakk
MGAren 10. urtemugako ekimenen baitan, Matadero Eguna antolatu du zapatuan, gazte asanbladak. EUP irratiko irratsaioak oroituz, zuzeneko irratsaioak egingo dituzte, arratsaldean hasita, kaletik, eta gauean, 23:00etatik aurrera, kontzertuak egongo dir...
MGAren 10. urtemugako ekimenen baitan, Matadero Eguna antolatu du zapatuan, gazte asanbladak. EUP irratiko irratsaioak oroituz, zuzeneko irratsaioak egingo dituzte, arratsaldean hasita, kaletik, eta gauean, 23:00etatik aurrera, kontzertuak egongo dira gaztetxean. Bertsio gaua deitu diotenagaz amaitzeko, garai haietan indartsu zebilen eta arrakasta handia zeukan Markina-Xemeingo Taupada taldeak joko du. Hamazazpi urte eta gero, barriro elkartuko da taldea Matadero Egunerako.