Zero Zabor-en aldeko apustua eginaz, bilerak egingo ditu udalak auzoz auzo
Etorkizuneko hondakinen kudeaketa sistema gai hartuta, agerraldia egin du gaur, udaletxeko batzar aretoan, Mutrikuko Bilduk. Joxean Agirregomezkorta gobernazio batzordeburuak, Joseba Palenzuela alkateak eta Jaione Peña ingurumen batzordeburuak hartu d...
Etorkizuneko hondakinen kudeaketa sistema gai hartuta, agerraldia egin du gaur, udaletxeko batzar aretoan, Mutrikuko Bilduk. Joxean Agirregomezkorta gobernazio batzordeburuak, Joseba Palenzuela alkateak eta Jaione Peña ingurumen batzordeburuak hartu dute hitza.
Esan dutenez, hondakinekin osasuna eta ingurumena kaltetzen dituen arazo larri baten egoeran dago gizartea, eta horri aurre egiteko, hamalau herritan onartu dute hondakinak beste modu batera biltzea, %80ko birziklatze maila ahalbidetuz.
Herritarren ikuspegi ezberdinak partekatuko dituztela, iritziak elkartrukatuko dituztela eta errespetuz eztabaida kolektiboak bideratuko dituztela ziurtatu dute agerraldian. Horretarako, Mutrikun, auzoetako batzarrak izango dira abiapuntu, eta gero, ikastetxe, denda, jatetxe, taberna, elkarte gastronomiko eta industrialdeetako enpresekin batuko dira udal ordezkariak. «Jakin badakigu herritar batzuk bilketa modu honen aurka azaldu direla. Sinadurak biltzen hasi dira. Iritzi guztiak dira errespetagarriak, eta guztiak hartuko ditugu aintzat. Eurekin batera ere lan egingo dugu». Lehenengo auzo batzarra maiatzaren 9an egingo da.