‘BraveHeart’ sustapen bideoa estreinatuko dute, bihar, Zabielen
Mutrikuko Zine Forum Taldeak ikus-entzunezko emanaldia antolatu du bariku gauerako, emanaldi berezia. 22:15ean hasita, orain zapatu bi Biarko produkzio etxeak zuzendutako BraveHeart promozio bideoa estreinatuko dute Zabiel Kultur Etxean. Biharko estrei...
Mutrikuko Zine Forum Taldeak ikus-entzunezko emanaldia antolatu du bariku gauerako, emanaldi berezia.
22:15ean hasita, orain zapatu bi Biarko produkzio etxeak zuzendutako BraveHeart promozio bideoa estreinatuko dute Zabiel Kultur Etxean.
Biharko estreinaldiaren ondoren, BraveHeart interneten zintzilikatuko dutela jakin eragin dute Motz-motzianekoek, herritar guztiek ikus dezaten: «100 herritarrek baino gehiagok hartu zuten parte grabazioan. Eskerrik asko guztiei».
Ondoren, Oro negro dokumentala egongo da ikusgai. Ohi bezala, doakoa izango da sarrera.