Komun publikoak egingo ditu Etxebarriko Udalak Peñanekua Plazaren atzean
Etxebarriko Udalak, 1.093.000 euroko aurrekontua onartu du aurtengo urterako. Aurrekontu zuhurrak diren arren, hainbat proiektu burutzeko asmoa daukate, nagusiena komun publikoak egitea izango da. Proiektua eginda dago eta laguntzak be lortu dituzte, b...
Etxebarriko Udalak, 1.093.000 euroko aurrekontua onartu du aurtengo urterako. Aurrekontu zuhurrak diren arren, hainbat proiektu burutzeko asmoa daukate, nagusiena komun publikoak egitea izango da. Proiektua eginda dago eta laguntzak be lortu dituzte, beraz, irailean, hasiko dira komun publikoak egiteko lanak. 120.000 euroko proiektua da, eta horretarako, Bizkaiko Foru Aldundiaren 53.357 euroko laguntza izango dute. Komunak, Peñanekua Plazaren atzeko partean, eliza azpian joango dira, eta sarrera Otsoloneko lorategitik izango da. Andra eta gizon zein ezinduentzako komunak egongo dira eta hiru dutxa be jartzea erabaki du udalak. «Ekimenen bat dagoenean erabili ahal izateko», azaldu du Etxebarriko alkate Jesus Iriondok.